Daily Archives

ekaina 7, 2019

  • EROSKIK, BILBON, AZOKA GASTRONOMIKOA IREKI DU GAUR, KOOPERATIBA HORNITZAILE ORDEZKAPEN ZABAL BATEKIN

    “Hemengo produktuen kontsumoak inpaktu izugarria dauka gure inguruneko iraunkortasun eta garapen ekonomiko eta sozialean” mezuarekin ireki du EROSKI kontsumo kooperatibak azoka gastronomikoa. 50 urteurrena dela eta, EROSKIk, bertako produktuen salmentarako eta dastaketarako zona zabal bat eta publiko osoarentzako jarduerak antolatu ditu.

    Azoka, Bilboko Arenalean, ostiral eta larunbat honetan egiten ari da. Horretarako, tailer gastronomikoak, dastatze gelak eta bertako artisten kontzertuak eta emanaldiak emateko eszenatokiak daude.

    Azokara, bezeroak eta instituzioekin batera, nekazari-elikagaien kooperatiben ordezkapen zabal bat joan da. Esatebaterako, Corporación OVO-12, UDAPA, PATURPAT, GARLAN, BARRENETXE, edo HARAKAI-URKAIKO.