Daily Archives

ekaina 13, 2019

  • Emakumeak kooperatibetan parte hartzeko jardunaldiak

    Emakumeak kooperatibetan parte hartzea bultzatzeko izenarekin topaketak egin dira ekainaren 11 eta 12an Unión de Cosecheros de Labastida Upategi Kooperatiban, hainbat nekazari eta kooperatibista emakumekin.

    Jardunaldien zehar, berdintasuna eta emakumeen ahaltasuna gaiak jarri dira, hala nola Euskadiko Nekazari Emakumearen Estatutuaren oinarriak eta hasierak. Era berean, Euskadiko nekazari-elikagaien kooperatibetan berdintasun oinarriei ekiteko estrategiak ipini dira. Aisialdia ere egon da, upategian dastaketa batekin eta Labastidako alde zaharrean bisitarekin.

    Kooperatibetan bazkide diren 50 bat emakumek parte hartu dute.

    Euskadi, Baleares eta Andaluziako txostengileek parte hartu dute. Euskaditik hitz egin dutenak izan dira: Federazioan teknikoa den Maite Corres, upategiko presidentea den Marga Areta eta berdintasunean aholkulari den Mentxu Ramilo.

    Honekin batera, egon den instituzioen ordezkapena azpimarratu. Besteaz beste, Eusko Jaurlaritzako Irma Basterra eta Araba Foru Aldundiko Asun Quintana; Labastidako alkatea den Laura Perez; Arabar Errioxa Kuadrilakoa den Alicia Lopez eta beste erakundetako ordezkariak, adibidez, Munduko Landagunekoa, HAZIkoa, UAGAkoa, Arabako Landa  Emakumeen Elkartekoak eta abar.