Daily Archives

iraila 10, 2019

  • EUSKAL KOOPERATIBEK ARRAKASTATSU BUKATU DUTE ISRAELERA EGINDAKO BIDAIA

    Bost urte eta gero, Euskadiko nekazari-elikagaien kooperatibek Israelera egin zuten bidaia teknikoa. Bidaia, bertan behera geratu zen 2014 urtean, EH Bilduk eta bere inguruak egindako boikota eta mehatzuak zirela eta.

    Ia hirurogei eta hamar kooperatibista, bi autobusetan, abuztuaren 31tik, larunbata, irailaren 8ra, igandea, ibili ziren Israelgo nekazaritza lurralde inportanteetan. Bereziki, Tel Aviv, Tiberiades (Galilea) eta Jerusalem-en. Kooperatibistekin batera, Eusko Legebiltzarraren ordezkari batzuk, Eusko Jaurlaritzaren Lan Saileko sailburuordea den Jon Azkue eta kooperatibismoari soportea ematen eta bultzatzen duten beste erakunde batzuen ordezkariak ere egon ziren.

    Bidaiaren helburua, kooperatibeen esperientziak eta arrakasta-kasuak ezagutzea izan da.

    Kibutzim batzuk edo kooperatiba integral batzuk bisitatu dira. Kibutzim hauetan, nekazaritza, industria eta zerbitzuen negozioaz gain, bazkideen bizitza ere kooperatibizatzen da. Azpimarratzekoa da, bazkideen jabego pribatua ez dagoela, eta bere leloa “ Bakoitzak ahal duena ematen du eta behar duena jasotzen du”. Eta guzti hori kibutzean erantzunkizuna edo lanarekin egiten duenarekin zerikusirik ez edukiz.

    Bisitak, joandakoei elkarte eredu honen errealitatea erakusteko balioa izan du. Kibutziak, kutxu ideologiko handia du, sozialista eta sionista hain zuzen ere. Kibutzetan 160.000 biztanle bizi dira, Israelgo biztanlegoaren ia %2ª, 273 kibutzietan sakabanaturik. Israelen, industria ekoizpenaren %9a, nekazaritzan ekoizpenaren %50a eta turismoaren %10a kibutzinem eskuetan daude.

    Hauekin batera, fruita, barazkiak, ganaduaren elikadura eta ardoa merkaturatzen dituzten kooperatiba batzuk ere bisitatu dute.

    Nekazaritza aldetik, Israelek teknologia eta eraginkortasunean nabarmen handia du. Esatebaterako, tantaz-tantaz ureztatzen duen sistema. Honi esker, basamortua zen lurralde zabalak baratze bihurtu dira, nekazaritza eta biztanlegoaren mesedetarako. Honetaz gain, negozioen internazionalizazioan eta berrikuntzan oso onak dira. Hain zuzen ere, munduan patente “per capita” erregistratzen kopuru handiena dute.

    Sozietario eta nekazari aldeetaz gain, Israelek beste gauza onak ditu. Esatebaterako, horko inguruan demokrazia bakarra delako, kultura eta erreligioen elkarbizitza bultzatzen duelako, gazteok gizarteratzen duelako, emakuneen berdintasuna bultzatzen eta homofobia baztertzen duelako, “Hebreoa” aberri hizkuntza berreskuratu duelako

    Honetaz gain, bederatzi egun iraundu duen bidaia honetan aisialdirako denbora ere egon da. Erreligio lekuak, Herzl Mendia, Israelgo Parlamentua, Juduen mendi sakratua -Massada-, Itsaso hila, eta abar ikusteko aukera egon da.

    Atxikita, taldearen bi argazki. Bata Ein Gedi Kibutzeam eta bigarrena, Massadan, Juduen mendi sakratuan.