Monthly Archives

urria 2019

  • ARABAR ERRIOXAKO MAHATS-BILKETA BUKATZEN: KALITATE BIKAINA, KOPURU TXIKIA

    Mahatsaren %80aren jasota, kalitate bikaina eta kopuru bajuarekin baloratu daiteke aurtengo mahats-bilketa

    Hegoaldean, ia, mahats-bilketa bukatuta dago. Labastida inguruan, aldiz, %50a jaso dute.  Aurten, azpimarratu behar da kalitate bikaina. Alegia, mahatsak gradu handia, kolore ona eta oso osasuntsu dago. Beste aldetik, ekoizpena oso txikia izan da, ohiko urte batekin konparatuz, %25 baxuago.

    Nabarmendu ere, gero eta ohizkoa den mahats-bilketa garaiaren aurrerapen handia. Aurten, jasotako lehor handia eta iraileko euriteek, hiru aste aurreratu dute mahats-bilketa. Honetaz gain, mahats-bilketan egon den eguraldi onak bizkortu du uzta.

    Aurten, upategi kooperatibek, bataz bete, 10 miloi kilo jasoko dute. Gutxi gora behera, Arabar Errioxako Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren %13a.

    Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreak jakinarazi digu gaur egungo ardura-gaiak, alegia,

    Mahastizaintzaren arloan:

    • lan-ikuskapenak, mahastizainari laneko-jazarpena ikutuz,
    • klima aldaketa eta bere eragina nekazaritzan.

    Merkataritza arloan:

    • Brexit-a eta Estatu Batuek muga-zergeekin egindako mehatxuak.  Bi herri hauek Errioxako ardoaren % 32a erosten dute.
    • Erakunde pribatu batek, -Errioxako Kontseilu Arautzaileak-  Arabar Errioxaren izena erregistratu duela.

     

  • Euskadiko Kooperatiben Federazioaren Enpresa arteko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak parte hartu du PREVENCIONARen II Biltzarrean.

    Biltzarra, lan arriskuetan aditua eta estatu mailekoa izan da, Madrilen egin da, urriaren 3an eta 4an.

    “Teoriatik Praktikara” izenburuarekin estatuan dauden lan arriskuen prebentziorako aditu handienak bildu ditu. Helburua, esperientziak, joerak eta jardunbide egokiak partekatzea izan da.

    Federazioaren Enpresa arteko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren teknikoak OSALANen ordezkariekin egon dira. Elkarrekin, “2019-2025 Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katearen Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia Sektoriala”z informatu dute.

  • FOARSE – EGE XIII. BILTZARRA BUKATURIK

    Atzo, urriak 2, asteazkena, Gasteizko Europa Jauregian, Enpresen Gizarte Erantzukizunari buruzko Arabako Foroaren XIII. Biltzarra egin zen.

    Jardunaldiaren helburua ea enpresak prest dauden aldaketa globalari aurre egiteko jakitea izan zen.

    Jardunaldia Guillermo Dorronsorok, Ibermáticako Iparraldeko zonako zuzendariak eta pertsonengan eta erakundeetan izandako aldaketaren adituak, emandako erakusketa batekin hasi zen. Erakusketan oso modu bisualean hitz egin zuen hurrengo 10 urteetan mundu mailan izango dugun aldaketa sozial eta teknologikoaz.

    Ondoren, EGA Master eta Mercadona enpresek EGEn duten esperientzia azaldu zuten, baita RPK enpresak ere. Azken hau, automobilgintzaren sektorean jarduten duen kooperatiba da. EGE politikan antolakuntza aldatzeko proiektu interesgarria du eta.

    Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendari Jokin Diazek itxi zuen jardunaldia. Eusko Jaurlaritzak Enpresen Erantzukizun Sozialaren alde egindako apustu irmoa azaldu zuen, batez ere Kooperatibismoaren arloan lan egiten dutenena

    Euskadiko Kooperatiben Federazioaren presidente  Rosa Lavinen argazkia erantsi da, RPK Kooperatibaren presidente Josu Etxebarriarekin eta Leire de Guevara, Gizarte Kudeaketako zuzendariarekin batera.