-
Urr 08 2019 ARABAR ERRIOXAKO MAHATS-BILKETA BUKATZEN: KALITATE BIKAINA, KOPURU TXIKIA
Mahatsaren %80aren jasota, kalitate bikaina eta kopuru bajuarekin baloratu daiteke aurtengo mahats-bilketa
Hegoaldean, ia, mahats-bilketa bukatuta dago. Labastida inguruan, aldiz, %50a jaso dute. Aurten, azpimarratu behar da kalitate bikaina. Alegia, mahatsak gradu handia, kolore ona eta oso osasuntsu dago. Beste aldetik, ekoizpena oso txikia izan da, ohiko urte batekin konparatuz, %25 baxuago.
Nabarmendu ere, gero eta ohizkoa den mahats-bilketa garaiaren aurrerapen handia. Aurten, jasotako lehor handia eta iraileko euriteek, hiru aste aurreratu dute mahats-bilketa. Honetaz gain, mahats-bilketan egon den eguraldi onak bizkortu du uzta.
Aurten, upategi kooperatibek, bataz bete, 10 miloi kilo jasoko dute. Gutxi gora behera, Arabar Errioxako Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren %13a.
Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreak jakinarazi digu gaur egungo ardura-gaiak, alegia,
Mahastizaintzaren arloan:
- lan-ikuskapenak, mahastizainari laneko-jazarpena ikutuz,
- klima aldaketa eta bere eragina nekazaritzan.
Merkataritza arloan:
- Brexit-a eta Estatu Batuek muga-zergeekin egindako mehatxuak. Bi herri hauek Errioxako ardoaren % 32a erosten dute.
- Erakunde pribatu batek, -Errioxako Kontseilu Arautzaileak- Arabar Errioxaren izena erregistratu duela.