Daily Archives

abendua 6, 2019

  • FAMILIA NEKAZARITZAREN HAMARKADAREN AURKEZPENA EUSKADIN

    Atzo, Munduko Landaguneak, Familia Nekazaritzaren Hamarkada aurkeztu zuen Gasteizko Europa Jauregian, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2019 eta 2028 urteen artean izendatua.

    Kanpaina hori familia-nekazaritzako erakundeek eta gizarte zibileko beste erakunde batzuek zuzentzen dute, munduko nekazari familiarren bizi-kalitatea lortzeko.

    Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundietako ordezkariak izan ziren ekitaldian, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien balio-kateko hainbat eragile ere. 

    Ekitaldian, Kooperatiben Federazioarekin lotura duten pertsonek hartu zuten parte. Besteak beste, FRMren presidentea den Martin Uriarte, LORRA kooperatibakoa; Rosa Lavin, Federazioaren presidentea, Federazioan Nekazaritza arloan koordinadorea den Pablo Durana; UNIÓN DE COSECHEROS DE LABASTIDA upategi-kooperatibaren presidentea dena eta LANTARON kooperatibaren presidentea den Alfredo Montoya.