admin

admin has created 584 entries

  • VALENCIAko GAZTE-KOOPERATIBISTEEN I NAZIOARTEKO KONGRESUA BUKATUTA

    Joan den ostegun eta ostiralean, Valencian, Gazte Kooperatibisteen I Nazioarteko Kongresua egin zen. Ekintzara, Europa osotik 300 gazte baino gehiago joan ziren. Europako kooperatiben ordezkaritza handiena duen Elkartea den COGECAk, bertan lan bilera bat egin zuen.

    Kongresuaren helburua europar gazteak entzutea izan zen, bere ideaiak eta beharrak, elkarrekin lan egiteko eta generazioen erreleboa lan egiteko. Alegia, kooperatibek zer egin dezaketen gazteak bultzatzeko nekazaritzan.

    Euskaditik 5 gazte joan ziren, Behi-alde, Lagunak, Kaiku eta Harakai-Urkaiko kooperatiben aldetik. Gazteekin batera, Federazioaren presidentea de Pablo Durana, teknikoa den Maite Corres eta idazkari teknikoa den Iñaki Nubla.

  • JAVI TORRE, BERRIRO UAGAn PRESIDENTE

    Atzo, San Jose eguna dela eta, UAGAren ohiko Batzar Nagusia egin zen. Beste puntu batzuen artean, joan den urteko kudeaketa onartu zen eta gobernuaren talde berria aukeratu zuten.

    Azpimarratu, aurkeztutako Kontuak zenbaki beltzekin izan ziren, hainbat urtetan galerak eduki eta gero.

    Beste aldetik, hauteskundeetara 3 hautagai zerrenda aurkeztu ziren. Alde batetik aurreko presidentea buru, Javi Torre. Beste aldeetatik, Luis Zaballa eta Cesar Izan de la Fuente, hurrenez hurren.

    Zenbaketa Javi Torreren alde agertu zen, %20 puntu beste hautagaien gainetik. Jarriana ikus datitezke emaitzak.

    • Javi Torre   –>  107 boto –> 40%
    • Luis Zaballa –>   86 boto –> 32%
    • Césa Izar   –>   75 boto –> 28%

    ¡¡¡ Zorionak Javi eta taldea !!!

  • LUIS PLANAS MINISTROA, GARAIA KOOPERATIBAN BISITARI

    Joan den asteazkenean, Espainako Gobernuan Nekazaritza Ministroak, barazki, fruita eta landareak saltzeko GARAIA kooperatiba bisitatu zuen.

    Bisitaren zioa, kooperatibaren instalazioak ezagutzea izan zen. Bereziki lore eta landare-apaingarri negutegiak.

    GARAIA, Mungian kokatuta dagoen kooperatiba bat da, eta inguruko 70 bazkiden ekoizpena merkaturatzen du.

    Bazkideen ekoizpena, honelakoa da:

    • barazki produktuak, bereziki letxuga, tomatea eta piperrak,
    • fruitua, gehien bat, kiwia,
    • loreak eta landa-apaingarriak.

    Hain zuzen ere, azken arlo honetan, kooperatibak produktu berri bat atera du, lorategietan, kirol-zelaietan, erakusketetan eta abar, emaitz bikainekin sortuz eta esportatzen.

    Hain zuzen ere, “tepes” edo “belarrekin, loreekin edo zuhaixkeekin hazitako eta sortutako lur-zatiak, sustraiekin eta guztiz. Hauek, apaintzeko eta naturaren itxura emateko balio dute, edozein lekutan eta denbora gutxitan prestatuz.

    Alberto Lekerika eta Aitor de Las Heras, presidentea eta zuzendaria, hurrenez hurren, Alberto Ministroa hartu zuten. Ministroaz gain, Euskadin Espainako Ordezkaria den Jesus Loza, Lan Sailaren sailburuordea den Jon Azkue; Gizarte-ekonomiaren zuzendaria den Jokin Diaz; Federazioaren presidentea den Pablo Durana; Barrenetxe kooperatibaren zuzendaria den Iosu Arrizabalaga, FLORETen zuzendari Nagusia den Juan Miguel Floristan, besteak beste agertu ziren.

  • KOOPERATIBAK ETA KOOPERATIBAKIDEAK, NAGUSI, NEKAZARABA SARIETAN

    Arabako Foru Aldundiak ospatu zuen atzo, Alegria-Dulantzin,  NEKAZARABA sarien lehen aldia. Sarien zioa, Lurraldeko nekazari eta abeltzainen lana antzematea.

    Sariak, duela gutxi sortuak, bi urtez behin emango dira, Gonzalo Nardiz sariekin txandakatzen.

    Nabarmendu, atzoko ekitaldian, kooperatibak eta kooperatibakideak nagusi izan zirela, sarien gehienak eskuratzen. Dudarik gabe, Arabako kooperatibek daukaten une onaren seinalea.

    Sarien sailkapena eta irabazleak, honako hauek izan ziren:

    • Berrikuntza Saria: Hernando Sasigain. Arbuloko nekazaria. Sagral, N. S. de Ocon eta AGA kooperatiben bazkidea.
    • Elikagaien Bikaintasuna Saria: GARLAN Koop. Elk. Presidentea den Mikel Lopez de Armentiak saria jaso zuen.
    • Landa Garapena Saria: Leire Beraustegi. Izarrako Goiuri Gozotegikoa
    • Lanbide Profesionala Saria: Bi izan ziren saridunak.
    • Miguel Ortiz de Zarate, Lagunak kooperatibaren bazkidea eta, era berean, KAIKU, ANOGA, eta abarren bazkidea. Honetaz gain UAGA, ABEREKIN, ASGAFAL eta abarretan aintzindaria izana.
    • GURESOROA ELKARTEA. Duela 25 urte sortutako emakumeen Elkartea.

    Sari banaketara sektore eta instituzioen ordezkapen zabala eta anitza egon zen. Besteak beste, nabarmendu Arabako Diputatu Nagusia, Ramiro Gonzalez; Pilar Garcia de Salazar, Arabako diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua; Eduardo Aguinaco, Nekazaritza Saileko Foru diputatua;  Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuordea; Javi Torre, UAGAren presidentea; Alfonso Saenz de Camara, UDAPAren zuzendaria, Celes Aja, Corporación OVO-12ren zuzendaria, Andres García, GARLANen zuzendaria, Angel Calvo, SAGRALen zuzendaria; Valentin Novales, KAIKU kooperatibaren idazkaria, Tere Castillo, Elburgoko nekazaria eta GURESOROAren kidea, eta abar luze bat.

  • Domingo Benso, Argentinako DEVOTO Talde Kooperatiboaren zuzendaria Euskadin bisitari

    Domingo Benso-k, DEVOTO Talde Kooperatiboaren zuzendari Nagusia, gaur bisitatu gaitu, Mondragon eta Aretxabaletan.

    DEVOTO Talde Kooperatiboak Argentinako kooperatiba batzuk batzen ditu, ekoizten eta herrietako zerbitzuak ematen.

    DEVOTO Taldeak lan-postu asko sortzen ditu eta oso nabaria da  herrietako garapenean egiten duen lana.

    Honetaz gain, azpimarratzekoa da esnekiak lantzen eta merkaturatzen egiten duen lanagatik.

    Arrasaten dagoen Mondragoi Taldearen egoitza eta Aretzabaletako Otalora Formakuntza zentroa bisitatu ditu. Bere bisitan, Mondragon Taldearen Kongresuaren presidentea de Javier Goienetxearekin, Mondragon Taldearen sustapen arduraduna den Ander Etxeberriarekin eta Federazioaren idazkari teknikoa den Iñaki Nubla Otaolarekin egon da.

  • BAT-EGITEA – 2. OHARRA GARRINTZUA

    Idazki honen bidez jakinarazten dizut Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioak eta (ERKIDE) – Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioak atzo bat-egite egitasmoa sinatu zuten.

    Ekintza, Vitoria-Gasteizko bi Federazioek partekatzen duten bulegoetan egin zen. Bi Federazioen Artezte Kontseiluek parte hartu zuten.

    Egitasmoaren sinadurarekin, bat-egitearen ofizializazioa egiten da eta maiatzaren bukaeran, Batzar Nagusiekin, bukatu egingo da.

    Laster, Federazioak hiru Lurralde Historikoetan batzarretara deituko du, bat-egitearen informazioa kooperatibei ahalik eta gehien emateko.

    Era berean, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa eta Euskadiko Garraiolarien Kooperatiben Federazioa Federazio berriarekin bat-egingo dutela aurte, 2019an eta 2020 urtean.

    Atxikitako argazkietan:

    • Bi Artezte Kontseilukideak,
    • Pablo Durana eta Javier Goienetxea, bi Federazien presidenteak, akordioa sinatzen, eta
    • Agustin Mendiola eta Iñaki Nubla Erkide eta Nekazari-elikagaien Federazioaren, zuzendaria eta idazkari teknikoa, hurrenez hurren.

    Informazio osagarria, beherago.

    OHARRA GARRINTZUA (martes, 5 de febrero de 2019)

    Presidentearen agindua jarraituz, hurrengo informazioa jakinarazten dizut. Bere garrantzia dela eta, arretaz irakurtzeko eskatzen dizut.

    Federazioaren Kontseiluak, abenduaren 27an batzarrean bilduta, aho batez, Euskadiko kooperatiben federazioak batzeko prozesua irekitzea erabaki zuen. Gaur egun, Kooperatibak honako Federazioetan egituratzen dira:

    • Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa. (1.210 kooperatiba, 1.232.000 bazkide eta 54.200 langile)
    • Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioa. (63 kooperatiba, 10.000 bazkide eta 650 langile)
    • Euskadiko Garraiolarien Kooperatiben Federazioa. (6 kooperatiba, 330 bazkide, 384 langile)

    Honetaz gain, aurreko federazioak biltzen dituen Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa ere desagertuko da.

    Ondorioz, Euskadiko Kooperatiben Federazio bakar bat sortuko da. (Batez beste, 1.300 kooperatiba, 1.243.000 bazkide, 55.000 langile eta 21 milioiko aktibo batekin, hoietako 16 miloi ondare netoa.)

    Horrekin nahi da:

    • Euskadiko mugimendu kooperatiboarekin ordezkari eta lobbiko erakunde bakar bat egitea, Administrazio Publikoek, bazkideek, bezeroek eta beste interesdunek ere erraz ezagutzeko.
    • Federazioen baliabide ekonomikoak eta pertsonalak optimizatzea, eskala ekonomiak sortzen eta kooperatibei urteko kuota txikitzen.
    • Kooperatibei, tresna, ekintza eta  gertakizun berrietara bidea irekitzea, kudeaketa, finantziazioa eta bazkide egitura hobetzeko, hala nola merkatuari egokitzeko.

    Beste aldetik, nekazari-elikagaien kooperatiben izaera berezia dela eta, federazio berriak orain daukagun ordezkaritza sektoriala mantentzea bermatzen du. Besteaz beste, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluan, Haziluren, Mundu Landagunean, Espainako Nekazari-elikagaien Kooperatibetan edo Euskadiko Nekazari eta Elikagaien Kontseiluan.

    Era berean, 30 urte hauetan sortu ditugun zerbitzu teknikoak eta pertsonala bermatzen dira. Esate baterako, Lege Zerbitzua, Enpresa arteko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzua, Sustapen Zerbitzua eta Aholkularitza Zerbitzua.

    Sektore bereizte hau gauzatzeko, nekazari-elikagai aldeak askatasun handiz kontatuko du. Horretarako, erakunde berrian Nekazari-elikagaien Talde Sektoriala sortuko da, oraingo eta geroko nekazari-elikagaien kooperatibekin osaturik. Talde Sektorial honek Nekazari-elikagaien Batzorde Sektoriala aukeratuko du. Alegia, gaur egungo Artezte Kontseilua. Gauzak horrela, Batzorde Sektorialak Koordinatzailea aukeratuko du, alegia Batzordeko Presidentea.

    Federazioen bat-egitea 2019an eta 2020an gauzatuko da, prozesu zorrotza jarraituz. Hasiera eginda dago, Artezte Kontseiluaren erabakiarekin. Geroago, Federazioaren Ohiko Batzar Nagusian ere, bozkatuko da. Aurten, Batzar hau maiatzaren bigarren hamabostaldian egingo da.

    Federazioaren Artezte Kontseiluaren osaketa 19 kontseilariarena izango da, sektore kooperatibo guztien ordezkapenarekin, hurrengo banaketa jarraituz:

    • 10 kontseilari, Lan-elkarteko kooperatibak.
    •   3 kontseilari, Nekazari-elikagaien kooperatibak.
    •   3 kontseilari, Irakaskuntza kooperatibak.
    •      Kontseilari 1, Kontsumo kooperatibak.
    •      Kontseilari 1, Kreditu kooperatibak.
    •      Kontseilari 1, Garraionarien Kooperatibak.

    Erakunde berriaren zuzendaritza, orain Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioaren zuzendaria den Agustin Mendiolaren eskuetan egongo da, 2020 urtearen Ohiko Batzar Nagusia arte. Data horretatik aurrera, Federazioan idazkari teknikoa den Iñaki Nublaren esku egongo da.

    Une honetatik aurrera, Federazioa, kooperatiba guztien esanetara jartzen da, informazio hau handitzeko eta kooperatibek nahi dituzten ekarpenak jasotzeko.

  • Federazioak Arabako Caritasekin bildu da.

    Gaur goizean, Vitoria-Gasteizeko Zaramaga auzoan Caritasek duen bulegoan batzartu dira.

    Caritasen aldetik egon dira: Maite Sebal, zuzendaria; Jose Ramon Ibeas, idazkari Nagusia; Carmen Lendinez, lan-teknikaria eta lan-taldeko beste pertsonekin ere.

    Federazioaren aldetik Iñaki Nubla eta Maite Corres egon dira.

    Bileraren helburua elkarrekin lan egitea izan da. Alegia, alde batetik Caritasek badauka Enplegu Agentzia bat, langileak aukeratzeko eta enpresei eskeintzeko. Langile hoiek formakuntza eta gaitasuna lortzeko Caritasen egin dute.

    Beste aldetik, kooperatibek, gero eta zailagoa dute langileak kontratatzea, bai garaietarako edo noizean behingo kanpainetarako edo epe luzerako. Era berean, kooperatibetako bazkide askok arazo bera dute.

    Izandako hitzalditik, Caritasen “Lan Bila izeneko Enplegu Agentzia”k erantzuna emateko prest dagoela kooperatibek eta kooperatibistek duten beharrei, bai Araban edo Caritasek dituen delegazioetan, Bizkaian eta Gipuzkoan.

    Zure kooperatibak edo kooperatibaren bazkideren batek langilearen beharra izanezgero, jarri harremanetan Lan-teknikaria den Carmen Lendinezekin, 945 22 03 04 telefonoan.

    Era berean, langilegoaren formakuntza aldez aurrekoa edo berezia behar izatekotan, Caritasek ere horretaz arduratzen da.

  • Gazte Kooperatibisten I Biltzarra

    CAE – Españako Nekazari-Elikagaien Kooperatibek, hurrengo martzoaren 21 eta 22an, osteguna eta ostirala, Valencian, Gazte Kooperatibisten I Biltzarra antolatuko du. Honekin batera, Europako Kooperatiben Erakundea den COGECAk, ere, bere Gazte Bilera egingo du.

    Ekitaldiaren egitasmoan, hitzaldiak, mahai-inguruak, kooperatiben-bisitaldiak eta jolas-jarduerak aurreikusten dira. Denak, gazte eta kooperatibo ikuspuntu batetik.

    Hori dela eta, Kooperatiben Federazioei eta kooperatibei eskatzen digute:

    1. gazte kooperatibistak bidaltzea, ekitaldian parte hartzeko, eta
    2. bere esperientzia, kooperatiban, kontatu nahi duen gazteren bat bidaltzea.

    200 bat gazte kooperatibista baino gehiago espero da, bai Europatik, bai Espainatik, bai Euskaditik.

    Beraz, zure kooperatiban gazteren batek parte hartu nahi izanez gero, mesedez, jakinarazi ahalik eta lasterren, bidaia, egonaldia, eta abar antolatzeko. Federazioak ordainduko ditu gaztuak.

    Dagoeneko, 6 gazte inskribituta badaukagu!!!

    20190123 Congreso Jóvenes-Borrador Programa Completo

  • Federazioak, Garapen jasangarriaren aldeko Arabako 2030 ituneko lehen elkarrizketan parte hartzen du.

    Atzo, astelehena, RPK kooperatibak eta Egibidek ireki zuten Garapen jasangarriaren aldeko Arabako 2030 ituneko lehen elkarrizketa, Arabako Foru Aldundiak antolatuta.

    Jardunaldira, Federazioarekin batera zenbait erakunde joan ziren, esate baterako, UNICEF, Cáritas, Cruz Roja, A&B Laboratorios, Deustuko Unibertsitatea, Arabako zenbait udaletxe eta Unesco Etxea, besteaz beste.