1

LATXA ESNEA kooperatibaren artzainak Zaragozako OVIARAGON bisitari

Joan den astelehenean, LATXA ESNEA kooperatibaren hogei bat  artzainek, presidentea den Mariano Imazarekin, Zaragozako OVIARAGON bisitatu zuten.

Kooperatiba hau PASTORES talde kooperatiboaren barruan dago. “Ternasco de Aragon Babestutako Izendapen Geografikoaren barruan dago eta okela honen %70a saltzen du.

Harrera, kooperatibaren zuzendaria den  Paco Marcenek eta talde teknikoak egin zuten, Kooperatibak, MERCAZARAGOZAn duen egoitzan izan zen.

Kooperatibaren oinarrizko datuak, lehendabiziko  gertaerak, egiten dituzten ekoizpenak, kooperatibaren historioa bideoz, eta abar, zatitze gela ikusi zen. Geroago, Los Monegrosen kooperatibak duen loditegi bat ikustera joan zen.

Bisita, “Ternasco de Aragon” dastatze batekin bukatu zen.