1

LEHENDAKARIAK, FAMILIA NEKAZARITZAREN VI. MUNDU KONFERENTZIA IREKI DU

Gaur goizean, Derion, Lehendakariak Familia Nekazaritzaren VI Mundu Konferentzia ireki du, Mundu Landak antolatuta.

Konferentziaren helburua, hurrengo hilabetetan eta  nazioarteko mailan,  Familia Nekazaritzaren Hamarkadaren hasiera iragartzea izan da.

Ekitaldira, instituzio eta sektore ordezkari asko etorri dira, bai Europa aldetik, bai mundu aldetik. Gure Lehendakaria den Iñigo Urkullu eta Mundu Landako presidentea den Jose Maria Zeberiorekin batera, FAO, FIDA, Europar Batasuna, Españako Ministeritza, eta ordezkari abar luze bat etorri dira.

Euskaditik ere, ordezkapen handi bat egon da, bai kooperatiben aldetik, bai nekazari sindikatuen aldetik.