1

“Mahats-bilketa laburra eta goiztiar, baina kalitate onekoa” upategi koopeatiben balorazioa

Arabar Errioxako upategi kooperatibek “Laburra eta goiztiar, baina kalitate onekoa” baloratu dute mahats-bilketa, aurten.

Aurten, oso arazotsua izan da mahastizainarentzat. San Prudentzio eguneko izozteak eta izan duten lehorteak ekoizpen murrizketa handia eragin dute, baita mahats-bilketa aurreratzea ere.

Mahats beltz, 10 miloi kilo hartu dira. Mahats zuri, aldiz, miloi 1 kilo. Murrizketa, urte normal batekin konparatuz, bataz beste, %25-30koa izan da. Beste aldetik, kalitatea oso ona izan da, eta espero den salneurria, ere, oso ona.

Txakolinari dagokionari, izozteek ez dute eragin handirik. Ostera, ekaina eta uztailako mildiuk gehi mahats-bilketa aurrekoan izan ziren euriteek, mahats-bilketa arrunta sorrarazi dute, gradu bajuagorekin, baina ondo emaitza aldetik.