1

Mahats bilketa ona, Araban, ERRIOXA Jatorri Deituak ekoizpen handienak lorturik.

15 edo 20 bat egunen atzerapeenarekin, azken urteetako beste mahats-bilketerekin aldenduz, praktikoki aurtengoa bukatuta dago Arabako Errioxan.

Esan daiteke mahats-bilketa ona izan dela, bai ekoizpen aldetik, bai kalitatearen aldetik. Ekoizpen ikuspuntutik, sarritan, Errioxak Jatorri Deituak onarturik dituen ekoizpen altuenak lortu dira. Beste aldetik, kalitatea ere ona izan da, oso osasun onesgarri batekin. Gradu aldetik, nahiko aldakorra izan da, leku batetik bestera.

Mahats bilketa, nahiz eta heterogenea izan, espero zena baino hobea izan da. Batez ere, urtean zehar eguraldi kaskarra zelarik edo mahats-bilketa baino lehen egondako ekaitzak zirelarik.

Euskadiko kooperatibek 12,3 miloi kilo mahats beltz hartu dute eta 1,3 mahats zuri. Beraz, joan den urtean baino 3 miloi gehiago (izoztea) eta duela bi urtekin konparatuz, miloi bat gutxiago. Gutxi gora behera, Arabar Errioxako kooperatibek, mahats bilketaren %13a jasotzen dute; eta Errioxa D.O.C.ren %3a.

Gainerako Errioxan, ekoizpena bikaina izan da, Jatorri Deituriko ekoizpen osoak 2000 urteko aldera helduz, alegia, 490 miloi kilo.

Beste aldetik, Bizkaiko Txakolina Jatorri Deitutakoaren parte den Talleri Upategi Kooperatiboak, , jakinarazten digu mahats-biltegi oso ona izan duela, dagoeneko bukatuta, gradu onarekin eta osasuntsua.