1

“Monedas de necesidad, jetones de propaganda y fichas de casino País Vasco – Euskadi 1900/1960” liburua aurkezturik

Joan den larunbatean, Portugaleten, 55ª Exposición Filatélica Estatal – EXFILNA-ren   erakusketa barruan, aipaturiko liburua aukeztu zen.

Liburua, Juan Luis Perelló Zabalak egindakoa da. Juan Luis Perelló, oso ezaguna da bildumasaletasun munduan. Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Fedeazioaren idazkaria den Iñaki Nubla Otaolak aurkeztu zuen.

Liburuak, kontsumo kooperatibek sortutako  “behar-txanponak” jasotzen ditu, batez ere, Bilboko itsasadarraren ingurukoak. Hala ere, Gipuzkoako eta Arabako txanponak ere badaude, baino gutxiago.

XIX mendearen bukaeran eta XX mendean ere, giro oso mugitua egon zen, gizartean. Meatzaritzak, industrializazioak, langilen eta errekurtsoen gehiegizko ustiatzeak,… oinarrizko gaien urritasuna ekarri zuten. Elikagaiak, arropa, erregaiak, … osasun zerbitzuak, formakuntzakoak edo kulturalak. Giro honetan langileak hasi ziren antolatzen.

Halaber, ingelesen eredua jarraituz, lehendabiziko kooperatibak sortu ziren. Inglaterrako kooperatibismo modernoaren sehaska zen Rochdalen moduan, lehendabiziko kooperatiba hauek kontsumitzaileenak ziren, gehien bat, enpresa handien langileekin osatutakoak, gaien gabezia eta merkatarien lukurreriari aurre egiteko.

Kooperatiba hauek bere bazkidei, oinarrizko gaiak hornitzen zizkieten, esate baterako, ogia, esnea, olioa, azukrea, beste jangaiak eta beste produktu batzuk ere, hala nola, ikatza, arropa edo oinetakoak. Era berean, kontutan izanik produktuen gehienak egunerokoak zirela eta langileari soldata eskasa larunbatean ordaintzen ziotela, kooperatibek langilei produktuen erosketa finantziatu behar zieten. Honetaz gain, kooperatiben dendek ez zituzten eskaintzen produktu guztiak, beraz, tokiko komertzioekin prezioak eta ordaintzeko erak adostu behar zituzten.

Hain zuzen ere, hortxe jaio ziren “txapak” edo “behar-txanponak”, kooperatibek sortuak eta bere inguruko komertzio gehienetan onartuak. XX. mendearen bigarren aldearen hasiera arte oso zabalduak.

Liburua, garaiko propaganda jetonekin eta kasino fitxekin osatzen da,  liburuari aberatzen.

Norbait liburuan interesaturik egonez gero, aleak baditugu.

Portada          Contraportada