1

MURTZIAN ESPAINAKO NEKAZARI-ELIKAGAIEN KOOPERATIBEN BILKURA AMAITUTA

Joan den asteko ostegun eta ostiralean, Murtzian, Espainako Nekazari-elikagaien Kooperatiben Bilkura egin zen. Bilkuraren helburua, Espainako Nekazari-elikagaien Kooperatiben Erronkak eta Aukerak azterzea izan zen.

Ekitaldian, goi-mailako hizlariekin kontatu zen. Gaiak, Europa Batasunaren etorkizuna, nekazaritza ekoizpenaren, nekazari-elikagaiaren industriaren eta komertzializazioaren eta kontsumoaren joerak.

Era berean, arrakastako kooperatibak erakusteko aldia ere egon zen. Besteak beste, UDAPA kooperatibaren zuzendaria den Alfonso Saenz de Camara mintzatu zen.

Halaber, kooperatiben garapenean ardura garrantzitsua izan duten pertsonei errekonozimendua egin zitzaien. Beste batzuen artean, 1979tik AN Kooperatibaren zuzendaria izan den Jesus Sarasari.

Bilkura honetan ekoiztutako dokumentazioa Konfederazioaren web-orrian eskekiko da. http://agro-alimentarias.coop

Euskaditik, ordezkaritza bat ere joan zen, Federazioaren presidentea den Pablo Durana buru izanik.