1

Nekazari emakumearen Legea onartuta

Gaur, nekazari-emakumearen Nazioarteko Egunean, Eusko Legebiltzarrean, onartu egin da Nekazari emakumearen Estatutuaren Legea.

Legea, alderdi politikoek onartu dute, aho batez. Ekitaldia, Eusko Legebiltzarreko presidentea den Bakar Tejeriak bideratu egin du.

Beste aldetik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren sailburua den Arantxa Tapiak legearen alde onak defenditu ditu, bereziki bazterkeriak ekiditzeko.

Legeak, beste gauza batzuen artean, bilatzen du: landa inguruneko emakumearen lana aintzat hartzea, ustiapenen kotitulartasuna lortzea, eta emakumea laguntzen bidez bultzatzea.

Kooperatiba ikuspuntutik Legeak ere berriak dakartza. Esate baterako, ustiapen batean kotitularra den emakumeak kooperatibetan karguak bete ahal izango du. Orain arte gizona izaten zen, bazkidea, soilik, gizona zelako.

Parlamentuko igarobidea bukatuta, Lehendakaria, Iñigo Urkullu jauna, hor zegoen emakume talde txiki batekin elkartu da eta aukera aprobetxatu du zoriontzeko. Gaurkoa inportantea izan delako emakumeak aintzat hartzeko eta euskal gizartean pausoak emateko berdintasunean.