1

SAGRAL COOPERATIBAK BERE MENDEURRENA OSPATZEN DU

Vitoria-Gasteizeko Jardines de Uleta hotelean, SAGRAL kooperatibak, bazkidez, bezeroz, hornitzailez eta instituzioen mailarik altuen ordezkarietaz inguraturik bere mendeurrena ospatu zuen.

Kooperatibaren presidentea den Araceli Ruiz de Alegriak ireki zuen ekitaldia, kooperatibaren hasiera oroituz eta presidente ohiei aintzatezpen bat egiten.

Jarraian, kooperatibaren zuzendaria den Angel Cruz Calvok kooperatibaren bizitza-luzera eta lurrandean ezartzearen giltzarriak eta arrakastaren arrazoiak azaldu zituen.

Ekitaldiaren alde instituzionala Lehendariak, Iñigo Urkullu, itxi zuen. Bere hitzetan nekazari-elikagaien sektorearen garrantzia azpimarratu zuen, ardatz estrategiko moduan herri txiki batean. Era berean,  kooperatibismoa, norbanakoaren eta taldearen esfortzua batzen duen eredu alternatibo bat dela azaldu zuen.

Ekitaldian, Arabako Diputatu Nagusia den Ramiro Gonzalez eta Vitoria-Gasteizeko alkatea den Gorka Urtaran ere egon ziren. Hauekin batera, Salvatierra-Aguraingo eta Kripango alkateak ere, egon ziren.

Eguna, anai-arteko bazkari eta espektakulo batekin bukatu zen.