1

Txileko nekazari gazte batzuk Euskadin bisitari

Txileko nekazari gazte batzuk, lurralde eta ekoizpen sektore batzuen ordezkariak, Euskadin bisitari daude aste honetan.

Bisitaren zioa, nekazari-elikagaien sektorearen eta kooperatibismoaren administrazioa eta lalguntza egitura ezagutzea da. Eusko Jaurlaritza, Elika, Hazi, Neiker edo kooperatiba batzuk -Garlan, Garaia, Kudeaketa kooperatibak-  eta beste enpresa batzuk dira helburu.

Gazteekin batera, Txileko Nekazaritza Ministeritzaren ordezkari bat eta Kanpo Harremanetarako Ministeritzaren ordezkari bat badatoz.

Gaur goizean, besteaz beste, Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenerako zuzendaria den Irma Basterrarekin eta ELIKAko zuzendaria de Arantza Madariagarekin egon dira. Hauetaz gain, Iñaki Nublak, gaur egungo nekazari-kooperatibismoaren egoera eta erronkak azaldu dizkio.