1

UAGA – Federazioarekiko bilera

Atzo, astelehena, Arabako Nekazarien Sindikatuaren eta Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioaren arduradunen arteko bilera egon zen.

Sindikatutik, presidentea den Javi Torre eta zuzendari orokorra den Isabel Perez joan ziren. Federazioaren aldetik, presidentea den Pablo Durana eta batzarkideak diren Roberto Ruiz de Infante, Jon Agirre, Mateo Marañon eta Adolfo Estavillo joan ziren. Baita idazkari teknikoa den Iñaki Nubla ere.

Bileraren helburua, gaur arte praktikoki ez zeundelako bi erakundeen arteko harremanak hobetzea izan zen, Hitz egin ziren gaien artean, instituzioen eta nekazari-elikagaiei buruzko formazioa, informazioa, koordinazioa eta elkarlana izan ziren. Guzti hori, sektorearen erantzunkizuna eta lehiakortasuna hobetzearen asmoz.

Era berean, Vitoria-Gasteizko hornidura-plazan sindikatuak duen elika-denda, UAGALUR, bultzatzearen alde hitz egin zen. Horretarako sindikatu-bazkideek dituzten produktu kooperatiboak dendan merkaturatzearen alde agertu zen, esate baterako egoskariak, esnea, okela, gazta, ardoa, patatak, arraultzak, …

Etorkizunari begira, Federazioak bilera mota hau errepikatzeko asmoa dauka, bai UAGArekin, bai Bizkaiko eta Gipuzkoako beste sindikatuekin.

Bileran parte hartu zutenen arteko argazkia atxikituta doa.