1

UDAPAK KOOPERATIBAREN EGUNA OSPATZEN DU

Joan den igandea, UDAPA Kooperatibaren ia 200 bazkide, langile eta lagunek ospatu zuten Kooperatibaren Eguna.

Igandekoa, kooperatibaren bigarren ospakizuna da, joan den urtekoa lehena izanik. Hain zuzen ere, aurten, Kooperatibaren 25. urteurrena ospatzen da.

Egunean zehar, honakoa egin zen:

  • Añanako Gatz Haranari bisita kulturala. Bertan aditu batek azalpenak eman zituen, bai gatzagen sormenaz bai historiaz.
  • Añanako Gesaltza herria bisitatu,
  • Anaiarteko bazkaria Monasterio del Espino izeneko lekuan. Miranda de Ebrotik hurbil dagoen Monasterioa da, Santa Gadea del Cid izeneko herrian kokaturik.

Bazkalondoan, kooperatibako hildakoei eta beste eragilei aintzatespena egin zieten. Horretarako, 25 beilak piztu ziren eta kooperatiben ordezkariek itzali zituzten. Hain zuzen ere, Angel Ugarte, nekazaria, Montse Armas, lan-bazkidea, M. Carmen Santamaria, lengileen ordezkaria eta Pablo Larrabide, Ipar Kutxa-Laboral kutxaren ordezkoa aukeratuak izan ziren.