1

Upategi COVILA kooperatiba sarituta

Arabako Komertzio Ganbarak saritu du, gaur, upategi Vinicola Lapuebla de Labarca kooperatiba, bere esportazio lanagatik

Ihardunaldia Vitoria-Gasteizko Lakua hotelean egin da. Goizez, enpresa internaziolazazioaz hitzaldi batzuk egon dira, Sudafrika izanik hitz egiteko aukeratutako herria.

Geroago sariak banatu dira eta bazkaria ere egon da.

Ihardunaldian instituzioetatik ordezkaritza zabala egon da, besteaz beste, Alkatea, Diputatu Nagusia, Eusko Jaurlaritzako Lehiakortasun Sailburua, Sudafrikako enbajadorea, Ganbarako Presidentea eta Batzordekideak, eta abar.

COVILA sarituta izatearen zioa, bere fakturazioaren zatirik handiena esportaziotik datorrelako, %70a pasatuz. Era berean, norako desberdin eta zailak izan dira.

Saria, kooperatibako zuzendaria den Pablo Sanpredrok jaso du. Berarekin batera joan dira kooperatibako presidentea den Ramon Emilio Muro eta esportazioaren arduraduna, Diana Serrano.